Prebentzio eta aisialdi komunitarioa sustatzeko jardunaldia antolatu dute Amurrion
Maiatzaren 12an Aiaraldeko ikastetxeetako guraso elkarteek prestatutako jardunaldia ospatuko da Amurrioko El Refor eremuan 10:00etatik 13:00etara.
Hiru ekintza nagusiren inguruan antolatu da Aiaraldeko familia guztiei zuzendutako programa: “Familia eta aisialdi prebentiboa” mahai teknikoa, 10:00etatik 11:30era burutzekoa, Aiaraldeko Guraso elkarteen eta beraien jarduera ume eta gazteekin garatzen duten gizarte, kultur eta kirol elkarteen informazio puntuak, 11:30etik 12:30era zabalik izango direnak, eta, goiz osoan zehar, 10:00etatik 13:00etara, jarduerak, tailerrak eta jolasak familian garatzea eskainiko duen espazio ludikoa.
Prebenarabak, eskualdeko prebentzio teknikariek prebentzioa hezkuntzan sustatuko duten familia sareak osatzeko sortutako ekimenak, bultzatutako ekitaldia izango da. Besteak beste xede berarekin eskualdeko udaletan aztegai izaten ari diren manifestu bat ere bultzatu berri dute.