Zentzumen guztiekin ezin aritzea esperimentatu dute LHko 5. mailan

Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak gaztelania arloan “Bost zentzumenak” unitatea lantzen hasi dira.

Zentzumenetako baten bat faltan duten pertsonen bizimoduaz hausnarketa egin dute eta beraien egoeraz hobeto jabetzeko esperientzia ezberdinak burutu dituzte.

Banaka, begiak eta belarriak estalirik, bakarrik usaimena eta ukimena erabiliz, hainbat objektu identifidatu behar izan zituzten.

Bikoteka, ezpainak irakurriaz komunikatu behar zuten, inongo soinurik sortu gabe.

Ondo pasatu dute, baina era berean egoera horretan bizi diren pertsonek egunerokoan egin behar duten esfortsuaz ere ohartu dira.