Ibaiaren ertzean zuhaitzak landatzen aritu dira LH6koak
Martxoaren 9an, eguraldi haizetsu batean murgilduta, LHko 6. mailako ikasleak zuhaitzak landatzen aritu izan ginen Gardean Nerbioi ibaiaren ertzean. Bertan ibaiaren inguruan bizi diren landare eta animaliei buruzko informazioa eman ziguten.
Izan ere Agenda 21eko aurtengo gaia ura da eta, adibidez, ura oinarri duten ekosistemak. Hori dela eta Laudioko Udalak zuhaitz landaketa ibaiaren inguruan kokatu du aurten. Oso pozik eta gustura ibili ginen.