Errigora ekimenaren udaberriko olio eta kontserba eskaintza

    Errigora ekimenak “Zubi bat sukaldera” olio eta kontserba salmenta kanpaina abiatu berri du. Aurrekoetan bezala udaberiko kanpaina honek eskaera bateratua izango du zabalik martxoaren 20a arte, ihazko prezio berdinetan. Olioa apirilan zehar, oporren bueltan, banatuko dute, kontserbak berriz, ekainean banatuko dituzte.

    Zure eskaera ikastolan jaso nahi izanez gero, hilaren 20a baino lehen helarazi eta ordainketa ere Ikastolako erreziboan bideratuko dizugu: olioa apirilekoan eta kontserbak ekainekoan.

    Eskaera internet bidez  ere bidera dezakezu https://www.errigora.eus helbidean eta Laudioko Faktoria gunean edo hurbilen egokitzen zaizun bestelako banaketa punturen batean jaso. Aukera hau baliatuz gero ordainketa banaketa puntuan egin beharko duzu.

Olio eskaintza

Oliba-olio birjina extra: 5 litroko bidoia,  La casa del Aceite, Castillo de Ablitas markak, 23€

Oliba-olio birjina extra ekologikoa: 5 litroko bidoia, La casa del aceite, Biosasun, Enara eta Bardea markak, 34€

Oliba-olio barietate lotea: 5 litroko 4 bidoi, Pikual eta enpeltre barietate konbentzionalak eta arroniz eta arbekina barietate ekologikoak, 114€

Kontserba eskaintza

Pikillo piperrak:
Konbentzionalak: Iturri, El agricultor eta El escolar markak, 425 ml-ko 12 ontzi, 32€
Ekologikoak: Iturri, La churta eta Ebron markak, 250 ml-ko 12 ontzi, 36€
zainzuriak:
K: El agricultor, Larrinaga, Iturri eta El escolar markak, 425 ml-ko 12 ontzi, 43€
E: Iturri eta La churta markak, 370 ml-ko 12 ontzi, 45€
Orburuak:
K: Maria Jesus eta Ebron markak, 720 ml-ko 12 ontzi, 45€
E: Ebron marka, orburu-bihotz erdibituak, 720 ml-ko 12 ontzi, 77€
barazki-menestra:
K: Maria Jesus eta Almanaque markak, 720 ml-ko 12 ontzi, 39€
E: Ebron marka, 720 ml-ko 12 ontzi, 64€
potxak:
K: Maria Jesus marka, 720 ml-ko 12 ontzi, 22€
E: Almanaque marka, 720 ml-ko 12 ontzi, 29€
tomate frijitua:
K: Pedro Luis marka, 370 ml-ko 12 ontzi, 15€
E: La churta (frijitu gabea), Enara marka, 370 ml-ko 12 ontzi, 17€
kremak (barazki-, kalabaza-, brokoli- eta porru-kremak):
K: Pedro Luis marka, 500 ml-ko 12 ontzi, 19€
E: Pedro Luis marka, 500 ml-ko 12 ontzi, 24€