Zentzumenen gozamenerako txokoa bihurtu da Haur Hezkuntza

Haur Hezkuntzako 2. zikloko gelak zentzumenen ikerketarako txokoak bihurtu dituzte aste baten bueltan. 3, 4 zein 5 urteko ikasleak gelaz gela ibili dira txoko bakoitzean zentzumenen esperimentaziorako esakintzen zitzaizkien erronka, ikerketa eta jolasak disfrutatzen.

Entzumena soinu burrunbatsuz esnatzeko, usaimena kilikatzeko, ikusmena liluratzeko, ukimena areagotzeko eta dastamenaz gozatzeko esperientzia anitzak jorratu dituzte nahieran, norberak gustuko zuen txokoan landuta.

Zentzumenak gogaituta amaitu dutenek ere, atsedenerako masaje tailerra izan dute aukeran.