Escola Sadako-n emandako eraldaketa pedagogikoa aurkeztuko du Jordi Musons-ek

Laudio Ikastolak Bartzelonako Escola Sadako-ko zuzendaria den Jordi Musons gonbidatu du bertoko irakasleria burutzen ari den prestakuntza saioetan parte hartzeko.

GURASOENTZAKO HITZALDIA

Aukera baliatuz, gurasoei eta hezkuntzan interesatutako herritarrei zuzendutako "Aldaketan hezi" hitzaldi irekia esakiniko du Jordi Musons-ek otsailailaren 1ean, osteguna, Laudioko Kultura Etxeko Arraño gelan, 17:30ean. Haurtzainddegi zerbitzua izango dugu.

Hezkuntza esparruan eraldaketa ugari abiatzen ari da egun. Laudio Ikastolan esaterako konfiantzaren pedagogia edo EKI metodologia abiatu berri ditugu. Beste ikastetxetako esperientzia berritzaileak ezagutzeko asmoz, Bartzelonako Escola Sadako-ko zuzendaria den Jordi Musons gonbidatu dugu bertoko esperientzia ezagutzeko.

ESCOLA SADAKO

Jordi Musons Escola Sadako-ko Zuzendaria da. Eskola honek Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza eskaintzen duen ikastetxe kontzertatua da, eta 700 bat ikasle ditu.

Orain dela hamar bat urte aldaketa baten beharra ikusi zuten eta berrikuntza pedagogikoarekin hasi ziren. Gaur egun, Bartzelona inguruko ikastetxe erreferenteetariko bat bihurtu da.  Eskola honek “change maker “ filosofiarekin lanean dihardu. Pertsonetan oinarritutako irakaskuntza aktiboa bilatzen du, hau da, ez du bere jarduera edukietan bakarrik oinarritzen.

Ikasleek ez dute mahai indibidualik, maila desberdineko ikasleek batera ikasten dute eta gainera hau guztia,  ikaskidetzan egiten dute. Ikasleek ikasketa zerbitzuen proiektuak egiten dituzte eta asanbleetan erabakiak hartzen dituzte. Hau dana liburu didaktikoak erabili gabe egiten dute.