DBHko musika eta Batxilergoko geologia irakasle lanpostu eskaintzak
MUSIKA IRAKASLEA
Laudio Ikastolak DBHko musika arloa emango duen irakaslea behar du. Interesatuek goi mailako musika ikasketak, Bigarren Hezkuntza irakaskuntza masterra (CAP) eta EGA edo titulazio baliokidea izan beharko dute. Ikastolen Elkartearen EKI metodologia eta ingelesa ezagupenak ere baloratuko dira.
Lanaldiaren %40a eskaintzen da 2017/18 ikasturte osorako.
GEOLOGIA IRAKASLEA
Laudio Ikastolak Batxilergoko geologia arloa emango duen irakaslea behar du. Interesatuek arloa irakasteko behar besteko habilitazioa duen titulazioa, Bigarren Hezkuntza irakaskuntza masterra (CAP) eta EGA edo titulazio baliokidea izan beharko dute. Ikastolen Elkartearen EKI metodologia eta ingelesa ezagupenak ere baloratuko dira.
Lanaldiaren %60a eskaintzen da 2017/18 ikasturte osorako.
Curriculumak curriculumak@laudioikastola.eus posta elektronikoan eta Ikastolako idazkaritzan jasoko dira urriaren 16a arte.