Urriaren 7an zatoz Parke Eguna ospatzera!

SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformak, herritarren eta elkarteen laguntzaz, antolatuko du urriaren 7an Parke Eguneko edizio berria. Laudio Ikastolatik ekimenean parte hartzeko gonbita luzatzen dizuegu ikasle, guraso eta irakasle guztiei.

Aurtengoan herritarren aldarriei erantzunez berreskuratutako eraikinak bisitatu ahal izango dira aldi berean ekintza programa oparoa garatuko delarik.

Besteak beste, parkeko landaretza ezagutzeko ibilbidea burutuko da 11:00etan euskarazko azalpenekin eta 12:00etatik aurrera haurrentzako gunean hainbat tailer, jolas eta ekintza gauzatuko dituzte bazkalordura arte.

Arratsalde partean Zumba herrikoia izango da 19:00etan eta 19:30etik aurrera dantza plazan parte hartzeko aukera izango da Kasinoan.

Bazkarirako tiketak eta koreografia txapelketa

Eguneko ekintza nagusietako bat herri bazkaria izango da. Tiketak salgai dituzte 6 eurotan Arrañope, Ilargi, Keska eta Tolo tabernetan eta Zuentzat dendan urriaren 3ra arte.

Bestetik “Parkearen alde mugitzen” III. koreografia txapelketa ospatuko da ere arratsalde partean. Izena emateko epea urriaren 2ra arte luzatu dute antolatzaileek. Animatuz gero, www.sosparkea.com  web gunean eman izena.

Etiketak: