Ikastolako lehen promozioko gurasoek eraman dute lekukoa Korrikan
Giro ezin hobean igaro da gaurkoan Korrika Laudiotik. Laudio Ikastolaren kilometroan 1971 urtean bertoko lehen promozioa osatu zuten ikasleen gurasoek hartu dute lekukoa Ikastolaren proiektua abiatu zuten guztien izenean: Enkarna Arbaizagoitia, Gregori Cuesta, Txelo De la Fuente, Maribel Gonzalez, Pablo Gorostiaga, Juanis Izagirre eta Satur Perez de Mendiguren. Izan zirelako gara eta garelako izango dira!