2 urteko haurrek Zizki-Mizki jolas parkera txangoa egin dute
Laudio Txikiko 2 urteko umeek goiz zoragarria pasa dute Zizki-Mizki jolas parkean!!! Umeen emozioa nabaria zen autobusaren zain geundenetik. Abentura ezberdinak bizi eta disfrutatu zituzten bertan; haur bakoitzak bere irudimena landuz ibilbide eta jolas ezberdinak asmatu zituen. Kolorea, algara, sorpresak, salto, mugimendu pila, gorputzarekin esperimentatzeko aukera … hori da Zizki-Mizkik eskaintzen diguna!!!!