Zirkua iritsi da Haur Hezkuntzara!

Hara! 4 urteko neska-mutilok berriro ere animaliak aztergai izan ditugu: etxeetan pertsonekin bizi direnak, beraien kabuz bizitzen dakitenak eta baita kolore, neurri, azal, luma… ezberdinak ere dituztenak.

Horrekin batera zirkua antolatu dugu. Aspaldi honetan animaliak zirkutik ateratzen ari den gizartean bizi garenok, geu animaliaz mozorrotzea erabaki dugu eta Laudio Ikastolara etorri diren “Pinpilinpauxa” eta “Zizka” zirkuak benetan ikusgarriak atera zaizkigu.

Bertan ikus ditzakezue elefanteak, tximuak, lehoiak, gizaki indartsuak, orekariak, pailazoak, … eta aurkezleek ere ez dute edonolako lana egin!

Txalo bero bat beraientzat eta goza ezazue 4 urteko neska-mutilok egindako lanarekin.

 

Etiketak: