Urkiolako parke naturaleko fauna eta landaretza aztertu dute LH5eko ikasleek
Ordu bat eta hogei minutu iraun zuen bidaiak Laudiotik Urkiolako Parke Naturalera. Heldu bezain laster, begiraleek joku baten bidez zuhaitzak eta zuhaixkak nola identifikatu irakatsi ziguten.
Ondoren, hamabitakoa jan eta gero denbora libre pixka bat izan genuen. Gero, Urkiola nola sortu zen azaltzen zuen bideo bat ikusi genuen eta jarraian interpretazio zentrora bisita egin genuen.
Bukatzeko prismatikoekin hegaztiak behatu, bazkaldu eta bertan zeuden aldapetan lokaztu eta kroketak egin ondoren Laudiora bueltatu ginen.