XXI. Laudio Ikastola Krosa

Laudio Ikastolak bere Krosaren XXI. edizioa prestatu du  iganderako, otsailaren 19rako. Ohi bezala, kirolerako igande goiza izango dugu Laudioko Lamuza parkeko zirkuitu ikusgarrian 10:30etik aurrera.

2003 eta 2008 urteen tartean jaiotako kirolari kategoria ezberdinei zuzendutako probek ondorengo ordutegia izango dute: 11:00etan Emakumezko Infantilak,  11:15ean Gizonezko Infantilak, 11:35ean Emakumezko Alebinak, 11:45ean Gizonezko Alebinak, 12:00etan Emakumezko Benjaminak eta 12:10ean Gizonezko Benjaminak.

Izan ere Arabako Eskolarteko Kros Txapelketaren finala lehiatuko da aurtengoan eta aldi berean herriko ikastetxe guztietako ikasleak proban parte hartzera ere gonbidatuta daude.

Oraindik lehiaketan parte hartzen ez duten kirolari gazteenek ere, Lehen Hezkuntzako 2. mailatik beherakoek, kirol jaialdian parte hartzeko aukera izango dute 12:20ak aldera abiatuko den erakustaldian.

Etiketak: