MATRIKULA

2018/2019 IKASTURTERAKO MATRIKULA

0 ETA 1 URTEKO HAURRAK

Maiatzaren 14 arte 2018ko irailetik aurrera 0 eta 1 urteko mailatan hasiko diren haurren, 2017 eta 2018 urteetan jaiotakoen matrikula epea zabalik izango dugu.

Maiatzaren 4an, ostirala, ate irekien eguna burutuko dugu Laudio Txiki ezagutu nahi duten familia guztientzat.

Zatoz Laudio Ikastola ezagutzera eta zure seme-alabaren izena duen poltsatxoa oparituko dizugu. Ate irekien egunera ezin baduzu etorri, beste edozein egunetan hurbildu, ateak egunero irekita ditugu ezagutu gaitzazun.

BATXILERGOKO AURREMATRIKULA

Batxilergorako aurrematrikula ere maiatzaren 14 arte burutuko dugu.

 

HITZORDUA ESKATU 94 672 67 37 telefonoan

Zure seme-alabaren matrikula bideratzen interesatuta egonez gero, 94 672 67 37 telefonora deitu eta dagokizun ikasmailari buruzko informazioa jasotzeko hitzordua emango dizugu.

Matrikula bideratzeko ondorengo dokumentazioa ekarri beharko duzu: guraso edo tutoreen NANaren fotokopia, Familia liburuaren fotokopia eta errolda familiarra.

INFORMAZIOA

Matrikularen inguruko informazio gehiago Ikastolako idazkaritzan eta 94 672 67 37 telefonoan eskainiko dizugu.

IZEN EMATEA
Ikastolan seme-alabak matrikulatzen interesatuta dauden familiek urte osoan zehar izena emateko aukera zabalik dute. Ikastola arduratuko da, ikaslearen adinaren arabera, familiekin harremanetan jartzeaz dagozkien tramiteak burutu ditzaten.