ESKOLA AGENDA 21

Ingurunearekiko begirunezko baloreak eta garapen jasangarria bultzatzea helburutzat duen egitasmoa da Eskola Agenda 21.

Izan ere Ikastola osora natur baliabideen erabilpen arduratsuaren kontzientzia hedatzean oinarritzen du bere jarduna eta horregatik proiektu honetan plateatzen diren ekintza gehienak ikasle, guaso eta langileei, Hezkuntza Komunitate osoari finean,  zuzentzen zaizkie.

TOKIKO AGENDA 21

Laudioko gainerako ikastetxeekin batera Tokiko Agenda 21 osatzen dugu eta guztion artean hitzartutako gai edo ingurumen-aspektu ezberdinak lantzen ditugu ikasturtero aukeratutako gaiaren inguruko azterketa eginez eta Udalari hobetze-proposamenak helaraziz.

NOLAKO HERRIA NAHI DUGU?

2016/2017 ikasturtean  "NOLAKO HERRIA NAHI DUGU? gaia landuko dugu. Bertan, herriko zein ikastolako azpiegiturak aztertuko ditugu eta hobekuntzak proposatu.

Bestalde, ikastola jasangarri bat izatea lortu nahian, ez ditugu aurreko urteetan emandako urratsak alde batera utziko eta horretarako hondakinen birziklapenarekin aurrera jarraitzen dugu eta ikastolan konposta sortzeko prozesuarekin ere.

Hau guztia, dagoeneko ikasleekin  lantzen ari  gara eta gure txoko berdearen apainketan dihardugu.

AZKEN IKASTURTEETAN LANDUTAKOAK

2015-16:  ZARATA

  • Ikasleak Ikastolan sortzen den zarataz jabetzea.
  • Zarata murrizteko LHko maila batean aulkiei estalkiak jartzea.
  • Ikastolan hondakinen materia organikoa birziklatzen hastea.
  • Ikasleek parte hartze zuzenagoa izatea, ardura handiagoak emanez eta euren kabuz erabakiak hartzea.
  • Agenda 21 arlo desberdinetara zabaltzea.

2014-15: HONDAKINETAN MATERIA ORGANIKOA

  • Ikasleek zaborra birziklatzeko funtzionamendua arautu eta martxan jartzea.
  • Ikastolan materia organikoa bereizi eta konposta sortzea.
  • Ikasleek parte hartze zuzenagoa izatea, ardura handiagoak emanez eta euren kabuz erabakiak hartzea.
  • DBH eta LH-ko ikasleen arteko hartu emana handitzea.
  • A21 arlo desberdinetara zabaltzea. 

2013-14: HONDAKINAK

  • Hondakinak murriztea
  • Hondakinak berrerabiltzea
  • Hondakinak egoki sailkatzea.
  • Aurreko hiru puntuak aurrera eramateko kontzientziatzea.

2012-13:  ENERGIA

  • Geletan argia itzalita gelditu dadin ziurtatzea.
  • Ordenagailuak ere itzalita gelditu daitezen arduradunari ardura ematea.
  • Kontsumoa gutxitzeko kanpainak eratu eta aldizkako kontsumo aukerak aztertzea.
  • Petrolioaren garrantziaz etxeetan kontzientziatzea.
  • Olioen birziklapenak duen garrantziaz kontzientziatzea.