KiVa programaren aurkezpen hitzaldi irekia

Laudio Ikastolak KiVa programa jarri du abian urtarrilan Lehen Hezkuntzako etapan. Etapa horretako gurasoei zuzendutako aurkezpen bilera osatzeko asmoz, Ageda Laraudogoitia, Ikastolen Elkarteko KiVa proiektuko koordinatzailea, gonbidatu dugu Laudion ekimenaren aurkezpen irekia egiten.

Ageda Laraudogoitia Finlandian izan da KiVa programaren prestakuntza jasotzen eta Euskal Herriko 52 ikastolatan abiatu berri dugun programa horren garapenan parte hartuko duten irakasleekin partekatu du prestakuntza.

KiVa ikerketan oinarritutako eskola-jazarpenaren aurkako programa da, Finlandiako Turkuko Uni-bertsitateak sortu eta garatua, Finlandiako Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren finantzaketaz.

KiVa-ren eraginkortasuna frogatuta geratu da eskala handiko ausazko proba kontrolatu batean.Finlandian, KiVa oso programa estimatua da:Lehen Hezkuntza eskaintzen duten ikastetxe publikoen %90 a KiVa-n erregistratuta daude eta programa ezartzen ari dira.

Hitzaldia urtarrilaren 21ean, larunbata, (hasieran 28rako iragarrita zegoen), Laudioko Kultura Etxeko Lamuza gelan, 11:00etan, burutuko dugu.