Argitxo hurbildu da Ikastolara Euskararen eguna iragartzera!
Haur Hezkuntzako ikasleak sorpresaz lepo gabiltza egunotan. Hara non eta Argitxo azaldu zen astelehenean Euskararen Nazioarteko Eguna iragartzera biolinaren doinuen artean. Gaur amantalatako poltsikoak gozokiz beterik azaldu dira!
Ostiralean koadrodun zapia eta "Euskaraz bizi nahi dut" lelodun edo euskararekin loturiko kamiseta jantzita etorriko gara Ikastolara jai giroan egun pasa egitera eta larunbatean, Amurriora joango gara Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzera!