Jantoki eta garbiketa ordezkapen zerrenden berriztapena

Jantoki zerbitzuko eta garbiketako ordezkapenak betetzeko lan poltsa agortuta, zeregin horietan aritzeko pertsonak behar ditu Laudio Ikastolak lan poltsa berria osatzeko. Interesatuek B2 hizkuntza eskakizunari dagokion ahozko euskara maila egiaztatu beharko dute. Euskaraz idatzitako curriculumak onartuko dira soilik eta laudio@ikastola.eus posta elektronikoan eta Ikastolako idazkaritzan jasoko dituzte, jantoki eta garbiketa erreferentzia emanda.
Gainerako lan poltsak zabalik
Ikastolako gainerako lanpostuetarako ordezkapen zerrendak ere, irakasle zein ez-irakasleenak,  zabalik daude. Interesatuek curriculuma idazkaritzara helarazi beharko dute.