HH4 INURRITEGIA
"Inurria eta txirrita” ipuina landu dugu 4 urteko neska-mutilok eta beste animalia mordo batek udazkenean zer egiten duen ere aztertu dugu ... non bizi diren, nolako etxeak dituzten, oso leku hotzetan bizi direnek nola hegaldi oso luzeak egiten dituzten, ehiztari kontuak ere azaldu dira, ... eta guzti honen inguruan, gure inurri langilearen antzera lanari ekin diogu eta "OMAKO BASOAN INURRITEGIA" egin dugu denon artean!!!! ikusi nahi duenak Haur Hezkuntzako sarrerara hurbildu besterik ez dauka.