KOOPERATIBA ELKARTEA

IKASTOLAREN KOOPERATIBA IZAERA

1971 urtean sortutako Kooperatiba da Laudio Ikastola. Gaur egun bere funtzionamendua arautzen duten estatutuak 1995eko ekainaren 15ean Asanblada Orokorrak onartutakoak dira, Kooperatiben Legediak ezarritakoari egokituta daude.

Estatutuen 2. artikuluak Kooperatibaren helburua zehazten du:
“BAT. Elkartearen helburuak ikasleei hezkuntza integraleko zerbitzuak eskaintzean datza.
Hezkuntza hau euskaraz burutuko da, heziketa metodo eguneratuekin garatutakoa, irakasleriaren talde lan arduratsuaren bidez. Honez gain pluralista eta Euskal Herriko ideia, balore, giza, politiko eta erlijio aniztasunarekin adeitsua izango da.
BI. Kooperatibaren helburuak hezkuntza jarduera jakintzaren eta prestakuntzaren edozein adarretan bere maila, etapa, ziklo, gradu eta modalitate ezberdinetan garatzean datza:
a) Eskolaz kanpoko ekintzak zein osagarriak antolatu ahal izango dira,  eta hezkuntza jarduera errazten duten eskola zerbitzuak eman.
b) Ikasleen heziketa euskaldunaren garapena, euskara eta euskal kulturaren garapen eta pizkundearen transmisioan jarrera aktiboa gara dezatela ahalbideratuko da.
c) Euskara eta euskal kultura bultzatzeko helburuaz Euskal Herriko ikastolek eratutako organismoetan parte hartu eta indartuko da.
d) Hezkuntzan zuzenki inplikatutako kolektiboek ikastolaren funtzionamenduan parte har dezatela bultzatuko da, partaidetza formulak proposatuz.
e) Zio soziala gestio demokratikoa eta partaidetzaren bidez gauzatuko da, Ikastola osatzen duten estamentu guztietara helduz, zentroaren autonomia gutxitu gabe eta Euskal Herriko Hezkuntza Proiektu propioa bultzatzen duten ikastolen kolektiboarekin elkarlanean.
f) Aurreko lerroaldietan aipaturiko elkarlana kaltetu barik, Kooperatiba bestelako edozein erakunde edo entitate publiko zein pribaturekiko autonomia eta independentzia osoz arituko da.”