Astialdi begirale titulua lortzeko ikastaroa Ikastolan

Euskal Herriko Ikastolek bultzatutako Aisiola astialdiko hezitzaile eskolak begirale ikastaroa eskainiko du Laudio Ikastolan 2016/2017 ikasturtean. Ikastaroa urritik ekaina bitarteko ostiraletako arratsaldeetan bideratuko da.

Matrikula epea irailaren 23a arte izango dute zabalik 635 750 482 telefonoan eta aisiola@ikastola.eus posta elektronikoaren bidez.

Aisiola proiektua ezagutu nahi? bisitatu beraien web gunea: http://www.aisialdia.eus/aisiola