Sare sozialen erabilpenaren inguruko kezkak argitzen lagundu digu Iratxe Esnaolak

Ekainaren 15ean Iratxe Esnaolarekin solasean aritu ginen irakasle eta guraso talde bat. Nabaria izan zen bertaratutako guztiek gazteek sare sozialen erabilerarekiko duten loturaz agertu genuen kezka.  Iritziak, ez jakintasunak eta beldurren aurrean Iratxek emandako argibide zehatzak  jaso eta gaiarekiko gurasoek eta irakasleok gazteon aurrean agertu beharreko jarrera irmoa, konprometitua eta enpatian oinarritutakoa izan beharko lukeela ondorioztatu genuen.

Elkarrizketa

Hitzaldi egunean Radio Llodion Iratxerekin izandako elkarrizketa sareratu dute: entzun