IRADOKIZUN ETA KEXAK

Zelan bideratzen dira iradokizun, eskaera edo kexak?

ARRETA ZUZENA

FAMILIEN LANKIDETZA EGUNEROKO HOBEKUNTZAN

Ikastolako langileok gure lana ahalik eta ondoen egiten saiatzen gara, baina, logikoa denez, zer hobetu badugu. Ikastolako zerbitzuen erabiltzaile zaretenok etengabeko hobekuntzan paper garrantzitsua jokatzen duzue, egiten dituzuen iradokizun eta kexen bitartez. Horiek jaso eta bideratzeko sistema ezarrita daukagu Ikastolan:

Lehenengo eta behin, kexa edo iradokizuna dagokion gai edo arloaren arduradunari aurkezten zaio: alderdi pedagogiko edo akademikoari lotutakoen kasuan, tutoreari; garraio, administrazio edo eskolaz kanpoko ekintzei buruzkoak, idazkaritzan; jantokiari buruzkoak jantokiko arduradunari.

Iradokizun edo kexak arduradun zuzenen eskumena gainditzen badu edo aurreko mailetan behar bezalako erantzuna jaso ez duzuela uste baduzue, kexa edo iradokizuna ikasketa buruei, Artezkaritza Kontseiluko kideei edo zuzenean gerenteari edo zuzendari pedagogikoari bidali ahal diezue.

KEXA EDO IRADOKIZUNAK HELARAZTEKO INPRIMAKIA

Edozein kexa edo iradokizun bideratzeko inprimakia idazkaritzan entregatu edo on-line bete daiteke.

Jasotako kexa eta iradokizun guztiei ahalik eta eperik laburrenean (aste bete) erantzuteko konpromisoa hartzen dugu. Batzuetan arazoak ez du berehalako soluziorik. Kasu horietan ere gaiari emango zaion trataeraz informatuko zaituztegu