2014-15erako garraio erreserba

Ikastolako garraio zerbitzua datorren ikasturtean erabiltzeko izen-ematea zabalik izango dugu maiatzaren 31 arte.

2013/14 ikasturtean erabili duten ikasleek irailetik aurrera plaza berretsiko duten edo baja izango diren jakinarazi beharko dute orri hau idazkaritzan behar bezala beteta entregatuz.

Alta berrien izen-ematea orri hau idazkaritzan aurkeztuta ere bideratuko da.

Plaza erreserba ziurtatzeko, ezinbestekoa izango da izen-emate orri hau epe barruan helaraztea.

LATIORRO
Garraio zerbitzuaren eskaintza hedatzeko asmoari helduz, Laudioko Latiorro auzoan geltoki berria eskainiko dugu datorren ikasturtean. Bere funtzionamendua interesatuta dagoen ikasle kopurua behin ezagututa finkatuko da.

Honez gain Laudioko gainerako geltoki aukerak ere, Anbulatorioa, Gardea, Eroski, Baias- Zumalakarregi gurutzada eta Herriko Plaza, eskaintzen ditugu.

OKONDO
Garraio publikoaren goizeko zerbitzua Ikastolako ordutegiekin bateragarria denez gero,  Ikastolak zelari zerbitzua eskainiko du datorren ikasturtetik aurrera Okondoko familiek interesa agertuz gero.

Etiketak: