EGITURAKETA

Zein da ikastolak duen eraketa?

Laudio Ikastola engranaje eta pieza anitzez ondo osatutako makineria konplexua da.

ASANBLADA Ikastolako erabakimen organu gorena da
Urtero biltzen da ohiko deialdian eta ez-ohiko deialdian, hala beharrezkoa denean.

ARTEZKARITZA KONTSEILUA
Asanbladak hautatzen du. Asanbladaren erabakiak eta Urteko Plana betearazteaz arduratzen da. Lehendakaria eta arduradunak hautatzen ditu. ZuzendaritzaTaldearen aholkularitza du.

ARTEZKARITZA KONTSEILUKO BATZORDEAK
Programa, eremu edo jarduera zehatzetarako lan taldeak: planifikazioa, garraioa, jantokia, matrikulazioa, euskara, eskolaz kanpoko ekintzak…

ZUZENDARITZA TALDEA
Urteko Plana eta Ikastolaren eguneroko martxa zuzendu, betearazi eta ebaluatzeaz arduratzen da.

KLAUSTROA
Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuan oinarrituta, Ikastetxeko Curriculum Proiektu planifikatu, kudeatu, egikaritu eta ebaluatzeaz arduratzen da.

PROZESUAK
Ikastolan egiten ditugun jarduera desberdinak prozesu moduan definitu ditugu. Prozesu bakoitzak jabe edo arduradun bat dauka, prozesuaren kontrola eta hobekuntza proposamenak egiten dituena.

PROIEKTU BERRITZAILEAK
Etengabe aldatzen ari den ingurunean berrikuntza da Ikastolaren filosofiaren ardatzetako bat. Horregatik pedagogian, didaktikan edota teknologia berrietan agertzen diren berrikuntzei adi egoten gara, eta aldiro-aldiro proiektu eta ekimen berritzaileren bat jartzen dugu martxan, arduradun batez dinamizatutako lan taldeetan.

ETAPAK
HH, LH eta BH etapa bakoitzeko Urteko Plana landu, egikaritu eta ebaluatzen dute Zuzendaritza Taldeko partaide diren Ikasketa Buruen bidez.

IKASLEEN ORDEZKARIAK
Ikasgela bakoitzak bere ordezkariak aukeratzen ditu. Gelako ordezkariek ikasleen nahi eta beharrak jaso eta tutoreei edo zuzendaritzari eramaten dizkiete. Horrez gain, Bigarren Hezkuntzako ordezkariek Ebaluazio Saioetara euren balorazioak eraman eta Eskola Kontseiluan parte hartzen dute.

ESKOLA KONTSEILUA
Ikastolako Ordezkaritza Organo Gorena eta Artzezkaritza Kontseiluaren osagarria. Izan ere, Laudio Ikastola gurasoen kooperatiba izateaz gain, hezkuntza komunitatea ere bada. Beraz, hezkuntza alderdiei lotutako hainbat erabakiak hartzeko eta gai horiei buruzko eztabaida gune izateko ikasle, guraso, irakasle, langile ez irakasle eta Ikastolaren titularren ordezkariak biltzen dituen organoa da.