JANTOKI ZERBITZUA

ADIN ETA ETAPA BAKOITZARI EGOKITUTAKO JANTOKI ZERBITZUA

 

Hezkuntza etapa eta adin bakoitzak dituen berezitasunak hartzen dira kontuan jantokiaren egunerokoan.

Ikasle guztiek atentzio zuzena izaten dute jantoki orduan. Elikadura eta garbitasun ohiturek garrantzia berezia izaten dute bere egunerokoan.

Bazkariaren prestakuntzan erabiltzen diren lehengaiek arreta berezia dute Jantokiko langileen aldetik. Menuak programatzeari ere garrantzia handia ematen zaio. Eroskik argitaratzen duen Consumer aldizkariak kalifikapen aparta eman zion Laudio Ikastolari 97 ikastetxetako menuak aztertu ondoren.

Nutrizionista batek menuen osaketa ikuskatzen du.

JANTOKIAREN FUNTZIONAMENDUA

Ikastolako ikasle eta irakasle guztiek erabil dezakete Jantoki Zerbitzua. Ikasleei dagokienez otorduari berezkoak zaizkion arlo guztiak zerbitzu horren barne daude: bazkaria, garbitasuna, zaintza... Ebaluaketa informeek honen berri ematen dute ere.

Bazkaria Ikastolan berton prestatutakoa da. Jantoki Zerbitzuko langile guztiak Ikastolako plantila barruan daude. Sukaldeko erosketa gehienak Laudion eta bere inguruan egiten dira.

Urtero sor litezkeen arazoak eta zerbitzuak izan ditzakeen hobekuntzak aztergai dituen Asanblada burutzen da. Jantokia darabilten familia guztiek har dezakete parte egitura horretan.

Artezkaritza Kontseiluko kideek, Jantokiko arduradunek eta Asanbladako partaideek osatutako Batzordea arduratzen da Jantokiaren eguneroko funtzionamenduaren jarraipenaz.

Jantokia darabilten ikasleei zuzendutako arautegia eratu da, bai eta Jantokian laguntzaile txanda burutzen duten familientzat ere.