JANTOKIKO ARGIBIDEAK

KUOTAREN AZALPENA

Jantoki Zerbitzua berau darabilten familien kuoten bidez finantziatzen da. Ikasle bakoitzari zerbitzua urte osoan erabiltzeagatik dagokion kuota kalkulatzen da lehenbizi eta ondoren 10 zatitan banatzen da kobraketa. Kalkulu horretan bazkarirako lehengaiak (gastu aldakorra) eta langileen kosteak zein jantokiaren funtzionamendukoak (gastu finkoa) barne dira.

Ikasle bat falta izan arren, Jantokiko gastu finkoak ez dira aldatzen. 3 egun jarraian faltatzen diren ikasleek lehengaiari dagokion itzulketa aukera izango dute, beti ere, sukaldean hala adierazten badute. 1,30 euroko itzulketa burutzen da hiruhilabete bukaeran kontzeptu horrengatik.

Egun bateko otordua egiteko aukera ere ematen da Jantokian. Ez ohiko erabiltzaile hauek, adinaren arabera, Ikastolako sukaldean edo Laudio Txikin abisua eman behar dute derrigorrean, eta adinaren arabera, tutoreari ere bai. Egun solteen ordainketa egunean berton burutu behar da Idazkaritzan.

Ordainketak txartelen bidez burutzeko aukera ere badago, aurretiaz Idazkaritzan  eros daitezkeenak. Txartel horien erabilpena esku diruaren berbera da, hau da, zerbitzua erabiltzen den egunean entregatu behar dira sukaldean.