Hizkuntza proiektua

HIZKUNTZEN TRATAERA IRAKASKUNTZAN

EUSKALDUN ELEANIZTUNAK SORTU NAHI DITUGU

Ikasleei eskaintzen diegun hezkuntzaren bitartez euskaldun eleaniztunak sortu nahi ditugu. Zentzu horretan Laudio Ikastolan euskara da lehen hizkuntza, bai irakaskuntzarako bai komunikaziorako ere. Horrek honako hau dakar:

EUSKARAN MURGILTZE EREDUA
Ikasleak ikastolan matrikulatzen direnean, euskara murgiltze ereduan eskolaratzen dira, euren jatorrizko hizkuntza zernahi delarik ere. Beraz, beste hizkuntzen irakaskuntza alde batera utzita, jakintzagai guztiak euskaraz ematen dira eta, era berean, jakintzagai guztietako irakasleak, bakoitza bere neurrian, hizkuntza irakasleak dira.

GAZTELANIA ETA HIZKUNTZA ATZERRITARRAK
Ingelesaren irakaskuntza 4 urterekin abiatzen da, Ikastolen Elkarteko eleanitz-english proiektuaren bitartez. DBHko bigarren zikloan ingelesaren bitartez Gizarte Zien-tzien edukiak lantzen dira.
Gaztelaniaren irakaskuntza formala, arlo espezifiko baten bitartez,  Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrera abiatzen da.
Frantsesa DBH eta Batxilergoan  eskaintzen da aukerako jakintzagai moduan.

IKUSPEGI METODOLOGIKOA
Hizkuntza guztien irakaskuntza metodologia komunikatiboen bitartez gauzatzen dira, Ikastolen Elkarteak garatutako ikasmaterialen bitartez, nagusiki.
Euskararen irakaskuntzaren bidez hizkuntzaren ezagutzan ez ezik, berarekiko motibazioan eta erabilpenean eragin nahi da. Azken batean, euskaraz mintzatzeko gai diren pertsonak ez ezik, euskaraz mintzatu eta euren burua euskalduntzat hartzen duten pertsonak sortu nahi ditugu.
Hizkuntzen irakaskuntzaren helburuak gure ikasleek Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaituta, Europako erreferentzia markoari dagozkion ondorengo mailetan zehazten diren gaitasunak eskura-tzea da:
    Euskara eta gaztelania: B1 (LH6) eta B2 (DBH4)
    Ingelesa: A2 (LH6) eta B1 (DBH4)
    Frantsesa: A2 (DBH4)

EUSKARA ETA EUSKAL KULTURA
Euskararekin batera euskal kulturaren transmisioa ere bada gure curriculumaren helburua.