Haur Hezkuntzako albisteak

Haur Hezkuntzako ikasleak itsasoan murgildu dira

Itsasoa irudikatu dute Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko haurrek gelaz gela.

Orriak

HAUR HEZKUNTZAKO HELBURU OROKORRAK

Zer ikasten dute zure seme-alabek Haur Hezkuntzan?
Hezkuntza sistemarekin haurrek duten aurreneko harremana da Haur Hezkuntza. Adin honetan (0 - 6 urte) gurasoen papera garrantzi handikoa da, horrexegatik Ikastolako ekintzekin bat egitea beharrezkoa da.

Adin tarte honetako berezitasunak, nola hartzen dira kontutan?
Etapa honetan zehar, ikasleak bere gorputza deskubritzen eta kontrolatzen ikasten du, gero eta era autonomoago batez jokatzen hasten delarik. Horrela,  bere buruarengan ekimena eta konfiantza garatzen ditu. Era honetan ingurunearekin harreman sozialak zabaltzen ditu, helduekin zein bere adinekoekin.  
Afektuzko adierazpenak elkar trukatzen eta desberdintasunak antzematen ikasten dute.  Jakin minak bultzatuta, Haur Hezkuntzako umeek ingurune naturala eta kulturala behatu, ikertu eta errespetatzen ikasten dute.  Errealitatearen alde ezberdinak irudikatzen eta adierazten irakasten diegu.

Etapa honetako beste helbururik?
Ikasleek beren ideiak, sentimenduak, esperientziak eta nahiak adierazten ikasten dute. Halaber, adinari dagozkion adierazpen eta arte ahalmenak gara ditzan laguntzen diegu.