GARRAIO ZERBITZUA

Ikastola sortu zenetik Aiara eskualdeko eta Bizkaiko udalerri mugakideetatik hurbildu diren ikasleak izan dira berton. Urteetan zehar ikasle kopurua indartuz joan da. Egun  ikasleen %20a inguruk egiten du Ikastolara joan-etorria, Aiara, Amurrio, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Artziniega, Okondo, Orozko eta Ugao  herrietatik, hain zuzen.

OHARRA: Ikastolara etortzeko garraio zerbitzua erabilita, itzulerako bidaia egingo ez duten ikasleek zerbitzuko arduradunari aldez aurretik jakinarazi beharko diote, gainerako ikasleengan ordutegi atzerapenik ez eragiteko.