Skip to main content


Zein da Ikastolaren eskaintza derrigorrezko hezkuntza behin bukatuz gero?

 Laudio Ikastolak Batxilergoa ikasteko aukera eskaintzen du, DBHko 4 urteak egin eta Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua lortu eta gero.

Hauexek dira Batxilergoaren helburuak:

• Ikasleei formazio integrala eskaini, giza eta adimen heldutasuna lortzeko eta bizitza aktiboan arrakastaz eta erantzukizunez jokatzeko konpetentziak garatzeko.
• Goi mailako hezkuntzara igarotzeko sarbidea izan.
• Inguru afektibo eta emozional egokia eskaini,  hurbila eta konfiantzan oinarritua,  bi urte hauetan ikasleen zein ikasle eta irakasleen arteko harremanek garrantzi handia baitute.
• Ikasleak orientatu, etorkizunari begira garrantzi handia izango duten erabakiak hartu behar dituztelako. Ikastolan ditugun profesionalen - orientadorearen eta tutoreen- bitartez,  behar duten informazioa eta erabakietarako laguntza eskaintzen zaizkie ikasleei.
• DBHko etaparen jarraipena izan, Batxilergoa derrigorrezko etapa ez izan arren. Laudio Ikastolan DBHren eta Batxilergoaren arteko koordinazioa eta koherentzia asko zaintzen ditugu. Gainera DBHko azken mailetan eta Batxilergoan aritzen diren irakasleak berberak izaten dira, ikasleek ikasi dutena eta euren bilakaera oso ondo ezagutzen dituztelarik.

Batxilergoa bi ikasturtetan bereizten da. Ikasturte bakoitzean hiru jakintzagai bloke eskaintzen dira: komunak, modalitatekoak eta aukerakoak.
 

Zein Batxilergo modalitate eskaintzen dira?

Laudio Ikastolan bi batxilergo modalitate eskaintzen ditugu:
•Zientzia–Teknologia Modalitatea
•Giza–gizarte zientziak modalitatea

Bi modalitate hauetan ikasleriari bere interes eta nahiei ondoen egokitzen zaien ibilbidea egiteko aukerak ematen zaizkio, ondorengo ikasketen aukera zabal-zabala bere aurrean duelarik: ikasketa zientifiko teknikoak (ingeniaritzak, arkitektura…), osasun arlokoak (medikuntza, erizaintza…), humanistikoak (zuzenbidea, filologiak…), gizarte zientziakoak, etab.

Batxilergoa arrakastaz amaituz gero, dagokion titulua eskuratzen du ikasleriak eta bi irteera eskaintzen zaizkio: Goi Mailako Lanbide Heziketa Zikloak ala Unibertsitate ikasketak.

Unibertsitatea nahiago badu, hautaproba, selektibitatea, gainditu eta egin nahi dituen ikasketetarako eskatzen den nota eduki beharko du. Honi ere behar beste arreta eskaintzen diogu Ikastolan, ikasleriak notarik altuena lortzen saia dadin kinatuz eta hautaproban gainditu beharko dituen probak ahalik eta ondoen prestatuz.

Aurreko etapetan bezala, honetan ere gure ikasleen emaitzak aztertu eta beste ikastetxeenekin konparatu egiten ditugu. Azterketa hauen emaitzekin oso pozik gaude, gure hezkuntza eskaintzaren kalitatea bermatuta dagoela adierazten baitute: gure ikasleen %95 baino gehiagok Batxilergo titulua lortzen du eta hautaprobara ikastetxe gehienek baino ikasle proportzio altuagoa aurkezten dugu. Ohiko deialdian %100k gainditzen du eta gainera lortzen dituzten emaitzak gainontzeko ikastetxeen batez bestekoaren gainetik daude. Datuok erakusten dutenez, behin Batxilergoa amaituta, gure ikasleak ondo prestatuta daude ondoren egingo dituzten ikasketak egin ahal izateko.

BATXILERGOKO ESKOLA ORDUTEGIA

Astelehen, asteazken eta ostiraletan
09:00-15:00    Ordutegi lektiboa
15:00-        Bazkalordua
Astearte eta ostegunetan
08:05-15:00    Ordutegi lektiboa
15:00-........    Bazkalordua