Eukaraldiarekin batera, Argitxo etorri da Euskararen Nazioarteko Eguna iragartzera

Azaroaren 23an EUSKARALDIA abiatu ondoren, nor eta Argitxo hurbildu da Laudio Ikastolara Euskararen Nazioarteko Eguna iragartzera.

Goiko Ikastolatik bolanderak jaurti zituzten bai EUSKARALDIAren hasiera egunean eta baita Argitxoren bisitaldia iragartzeko!

Zaku bete zintzarri ekarri zizkien Argitxok Haur Hezkuntzako ikasleei, bai eta koloreztatzeko irudi eta banderolak ere.

Abenduaren 3an jai giroan ospatuko dugu Ikastola osoan Euskararen Nazioarteko Eguna eta zapi koadroduna eta "Euskaraz bizi nahi dut" kamiseta jantzita etorriko gara guztiok Ikastola.

Aupa Argitxo!

 

Etiquetas: