Aisia eta ingelesa uztartu dituzte Enjoy English programan

Urtero bezala “Enjoy English” programa burutu du Laudio Ikastolak. Ekainaren 25etik uztailaren 13ra, hiru astez, ingeles giro batean murgiltzeko aukera izan dute parte hartu duten 5-12 urte bitarteko ikasleek, atzerriko monitoreen gidaritzapean Ikastolan bertan zein herrian aritu direlarik. Izan ere, aurten programa guztiz berritu da, Ikastolako inguruarekin eta herriarekin kontaktua areagotuz, haurrei egoera errealak ingelesez bizitzeko aukera ugariagoak eskaintzeko.

Etiquetas: