Ibaiaren ertzean zuhaitzak landatzen aritu dira LH6koak

Martxoaren 9an, eguraldi haizetsu  batean murgilduta, LHko 6. mailako ikasleak  zuhaitzak landatzen aritu izan ginen Gardean Nerbioi ibaiaren ertzean. Bertan ibaiaren inguruan  bizi diren landare eta animaliei buruzko informazioa eman ziguten.

Izan ere Agenda 21eko aurtengo gaia ura da eta, adibidez, ura oinarri duten ekosistemak. Hori dela eta Laudioko Udalak zuhaitz landaketa ibaiaren inguruan kokatu du aurten. Oso pozik eta gustura ibili ginen.

 

Etiquetas: