Errelebo kontratu bi bideratzeko lan eskaintza eta ordezkapenetarako lan poltsen berriztapena

Lanpostu deialdia

Laudio Ikastolak errelebo kontratu bi bideratzeko lan eskaintza jarri du abian. Interesatuek ondorengo titulazioak izan beharko dituzte:

  • Ingeniaritzako, fisikako edo matematikako gradua
  • Bigarren Hezkuntza irakaskuntza masterra (CAP)
  • EGA edo titulazio baliokidea
  • Ingelesako C1 titulazioa

Bestetik hautagaien goi mailako musika ikasketak eta Ikastolen Elkartearen EKI metodologiaren inguruko ezagupenak eta esperientzia ere baloratuko dira.

Interesatuek curriculuma  helarazi otsailaren 13 baino lehen curriculumak@laudioikastola.eus helbidera edo Ikastolako idazkaritzara.

Jantokiko zelarien eta Ikastolako garbiketako langileen ordezkapenetarako lan poltsa

Ikastolako jantokiko zelarien eta Ikastolako garbiketako langileen ordezkapenetarako lan poltsan izena emateko epea zabaldu du Laudio Ikastolak.

Interesatuek B2 euskara maila, ebaluatuko dena, izan beharko dute. Lanpostuekin lotutako esperientzia baloratuko da.

Curriculuma  helarazi otsailaren 13 baino lehen curriculumak@laudioikastola.eus helbidera edo Ikastolako idazkaritzara.

Hezkuntza bereziko laguntzaileen ordezpenetarako lan poltsa

Hezkuntza bereziko laguntzaileen ordezkapenetarako lan poltsan izena emateko epea zabaldu du Laudio Ikastolak.

Interesatuek Gizarte Hezkuntzako Goi Mailako Teknikari titulua eta EGA edo titulazio baliokidea izan beharko dute.

Curriculuma  helarazi otsailaren 13 baino lehen curriculumak@laudioikastola.eus helbidera edo Ikastolako idazkaritzara.