ERKIDE

Laudio Ikastola, irakaskuntza arloko beste kooperatibekin batera, ERKIDEren bazkidea da.

Zer da Erkide?
Eraketa

2006ko abenduaren 12an Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioa - ERKIDE, eratu zen Gasteizen, kooperatibei buruzko ekainaren 24 ko 4/1.993 Legeak xedatutakoaren arabera, eta Eusko Legebiltzarraren onespenarekin.
Helburuak

Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioa - ERKIDE helburuen artean honako hauek azpimarra ditzakegu:

  •     Lan Elkartuko Kooperatiben sektoreko erakunde ordezkaritza izatea
  •     Lan Elkartuko kooperatiba-mugimenduaren defentsa eta sustapena.
  •     Informazio eta aholkularitza teknikoa.
  •     Bazkide, zuzendari eta teknikoak prestatzea.
  •     Enpresarako elkar-lankidetza sustatzea.
  •     Kooperatiba berriak sustatzea.
  •     Elkartutako koooperatibei zerbitzuak eskaintzea.

IRAKASKUNTZA ARLOKO TALDEA

Irakaskuntzako Kooperatiben Taldea kooperatiba-titularitateko ikastetxeak ordezkatzen dituen erakundea da Euskadin, eta 2007ko martxoaren 7an sortu zen legez, nahiz eta aurrez ere bazuen ibilbide bat egina; gaur egun Irakaskuntzako 80 Kooperatiba daude bertan, eta horietan 64.515 ikasle, 4.854 irakasle, 1.129 irakasle ez direnak eta 5.983 lanpostu.
Helburuak

Elkartearen helburuen artean honako hauek daude:

  •     Irakaskuntzako Kooperatiben interesen adierazpide izatea.
  •     Irakaskuntzako Kooperatibetan parte hartzea bultzatzea, bai bere gai espezifikoetan, baita ERKIDEren gai orokorretan ere.
  •     ERKIDEren politika orokorraren diseinuan eta garapenean laguntzea.
  •     Irakaskuntzako Kooperatiben garapena sustatzea.
  •     Irakaskuntzako Kooperatiben ordezkaritza antolatzea ERKIDEren Kontseilu Errektorean.