IKASTOLEN ELKARTEA

Laudio Ikastola ikastolen mugimenduaren partaidea izan da hasieratik, 1975etik Ikastolen Elkarteko partaide garelako eta kolektibo honen foro eta egituretan parte hartzen dugulako.

Ikastolen mugimenduan txertatua egoteak sare zabal batean lan egitearen abantaila guztiak ematen dizkigu: Administrazioen aurrean babesa, metodologia aurreratuenetan aitzindariak izatea, guk geuk ikasmaterialak sortzea, irakasleen eta administrarien etengabeko prestakuntza, proiektu berritzaileetan esku hartzea…